2017-06-27

6. mailakoen agurra

10 urte. 10urte pasatu dira 2 urteko gelan sartu zirenetik. Pardela zuten oraindik. Eta badoaz. Institutua dute zain. Zenbat barre, zenbat izerdi, zenbat lan, zenbat jolas, haserre eta negar batzuk ere. Denetarik. Bizitza. Ongi ibili, koadrila. Zorte on bizitzan!!!

Azken egunean dantza batzuk oparitu zizkiguten.
Mila esker guztiagatik.

Aitor, Maite A., Maite U., Ziortza, Irene, Zaloa, Sandra, Artizar, Eneko eta Miguel

6.C



6.A


6.B

AGURRA: Hiart eta Nayade

6.C-koen antzerkiak

GAIXO TRANPATIAK


KOLORETAKO MUNDUA

2017-06-08

Giza ugalketa II

Animazioaren atal guztiak ikusten badituzu informazio zabalagoa izango duzu. Hainbatetan galderak izango dituzu.


2017-06-06

Giza ugalketa

Ikasten ari garena bi bideo hauetan ikus dezakezu





2017-05-30

Oihanederrera, Euskararen Etxera

Azken aste hauetan auzoko hainbat jendearekin elkarrizketa batzuk grabatu ditugu. Bihar Alde Zaharrean dagoen Oihaneder jauregian aurkeztuko ditugu.
Bide batez Hesian taldeko abeslariarekin egongo gara, Zuriñerekin,  eta berarekin Zerotik abestia kantatzeko aukera izango dugu. Hemen dago:


Olinpiada Matematikoak

Orain dela egun batzuk Arabako Olinpiada Matematikoak ospatu ziren. Bertan gure ikastolako hiru ikaslek hartu zuten parte: Mikel, Laida eta Oier. Hirurak trebeak dira matematikaren munduan eta ongi aritu zen, baina horietako bat, Laida, txapeldun atera zen. Ongi ezagutzen dugunok... asko poztu ginen, baina harritu, harritu... ez ginen harritu.
Zorionak hiruroi eta bereziki zuri, Laida!!!


Bertsolaritza txapeldunak

June eta Aiara Gasteizko bertsolaritza txapeldunak gelditu dira maiatzaren 28an ospatutako Arabako Bertsolari Gaztetxoen XXII. eskolarteko txapelketan. Zorionak, bikote!!!!



Hau da bertsoa:

MIKEL IKUSI DUGU
LURRERA ERORTZEN
ZERGATIK EZ DIOGU 
BA GU ANIMATZEN


ABESBATZARA JOATEN
TA ONGI ABESTEN
PAILAZOA IZATEN
BALOIKIN JOLASTEN


ZAPIRA JOLASTUKO
GURE GOGOKOA ZEN
ZERGATIK EZ DUGU BA
JOLASEN BAT SORTZEN


SAIATUKO OTE GARA
BERTSO BAT KANTATZEN
EA IDEIA HONEK
FUNTZIONATZEN DUEN

Doinua: Ama begira ezazu

Kataluñako argazkiak

2017-05-17

Kataluñara goaz!!!

Maiatzaren 24tik 26ra Kataluñara joango gara!!! 

Bartzelona bisitatuko dugu: Colon, Ramblak, Kataluña Plaza, Katedrala, Auzo Gotikoa, Born auzoa... Ondoren Cosmo Caixa zientzia museoa ezagutuko dugu.
Ostatua Salouko "La Siesta" kanpinean izango dugu. 
Osteguna Port Aventuran gozatuko dugu.
Ostiralean piszina... eta etxera itzuli.

Hemen azpian gauza hauek ikus ditzakezue:
- Bartzelonako plano orokorra eta, urdinez markatuta, egingo dugun ibilbidea.
- Ibilbidea hobeto zehazten duen planoa.
- Bisitatuko dugun hainbat lekuren argazkiak.






Musika: ALTERCAT: Cala de Croissant

2017-05-15

Asmakizunak. Hiru hauek bai?

1.- Arrautz bat egosteko  4 minutu behar badira. Zenbat denbora behar da 3 arrautz egosteko?


2.- Nola moztu daiteke tarta borobil bat 8 zati berdinetan laban batekin bakarrik hiru mozketa zuzen eginez?


3.- Bi kandela erretzean gelditzen den argizariarekin kandela berri bat egin dezaket. Zenbat kandela berri egin ditzaket 8 kandela eman badizkidate?

2017-05-03

Asmakizunak. Bostak ezetz?

1.- Elika nazazu eta biziko naiz
Emaidazu ura eta hilko naiz.
Nor naiz?


2.- Ez da izaki biziduna, baina bost atzamar ditu.
Nor da?


3.- Zer bustitzen da lehortzean?


4.- Gauero hurrengo goizerako lantxo bat agintzen didate, baino ongi betetzen badut nirekin haserretzen dira.  :-(
Nor naiz? 


5.- Zer da beti handitzen dena baina inoiz txikitzen ez dena?



2017-04-12

Charles Chaplin: Garai Modernoak

Azken asteetan Industria Iraultzaren garaia aztertu dugu.

Charles Chaplin aktore eta zuzendari britaniar handiak garai horren inguruko pelikula kritikoa egin zuen 1931n. Pelikula mutua da eta zuri-beltzean, jakina. Bertan langile baten egoera gogorra eta zorigaitzekoa erakusten da, baina Chaplin izanda, umorearen ikuspuntutik, noski.

Zinemaren historian pelikula garrantzitsu eta ospetsua da Garai Modernoak.

Tiempos modernos from pluviason on Vimeo.

2017-04-11

Bertso irratia

Aurten ezin izan dugu bertsolaritza saioak urte osoan izan iaz bezala, baina, behintzat, bost saio izatea lortu dugu. Bertan beste jarduera batzuen artean BERTSO IRRATSAIOAK  prestatu ditugu, non albisteak, iragarkiak, txisteak... entzun daitezke. Hemen azpian  dituzue eskuragarri taldearen argazkian klikatuz.




1, 2, 3 let´s cook

Last week our learners took part in an amazing cookery programme! In a short period of time they had to prepare a snack to impress the jury! See what the learners in 6B and 6C did!

Enjoy it!


2017-04-10

Ingeleseko barnetegia Lekarozen

Hona hemen Lekarozen ateratako argazkiak. 
Irudian klikatu