2016-10-30
2016-10-26
Lurrikarak
2016ko abuztuaren 24an Italiako Amatrice herrian 6,2ko lurrikara izan zuten. 292 hildako suertatu ziren. Herria honela gelditu zen.
2012an Japonian inzanado tsunamiaren irudiak ikus ditzakezu hemen azpian.
2016-10-24
Timanfaya, Lanzarote
Lur azpiko beroek batzutan egoera bitxiak sortarazten dituzte, ikusi, bestela Lanzaroteko Timanfayan gertatzen dena.
Urbiara!!!
Urriaren 20an 6. mailako ikasle eta irakasleak, bokatak prest, Oñati inguruan dagoen Urbia izeneko bailara ezagutzera joan ginen. Lehendabizi Arantzatzuko Santutegia bisitatu genuen. Bertan klasean ikusitako Oteiza eta Txillidaren arte lanak ikusi genituen.
Ondoren tipi-tapa Urbiara igo ginen. Bi ordu inguru kostatu zitzaigun, bide erdian dagoen iturriaren ondoan hamarretako eginda, jakina. Goian bazkaldu, jolastu eta buelta. Egun freskoa izan genuen baina ondo aritu ginen.
2016-10-21
Diptongos, triptongos e hiatos
Ariketa hauek lagungarria izango zaizkizu diptongo eta hiatoekin hobeto moldatzeko, bai bereizteko bai tildea ondo jartzeko. Ekin!
2016-10-16
Oteiza eta Txillida
Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida XX. mendean mundu osoan oso baloratuak izan diren bi eskultore euskaldunak dira. Bere lanak hortik edo handik topa ditzakegun Euskal Herrian, baita Gasteizen ere. Luxua da, zalantzarik gabe. Hona hemen horietako batzuk.
2016-10-14
Lur planeta barrutik
Gure planeta barrutik nolakoa den hobeto jakiteko animazio hau ikusi. Ondoren azpiko galderak erantzun.
2016-10-13
2016-10-11
2016-10-10
Kontinenteen mugimendua: jitoen teoria
Lurraren itxura asko aldatu da, ez da beti orain ezagutzen dugun bezalakoa izan.
Ura eta bizitzaren sorrera
Hemen bi animazio dituzu:
Ikusi ondoren bietan galderatxo batzuk dituzu, baliagarriak dira ulertu duzuna neurtzeko.
- Lehenengoan gure planetan ura nola sortu zen azaltzen da.
- Bigarrenean bizitzaren sorrera azaltzen da.
Ikusi ondoren bietan galderatxo batzuk dituzu, baliagarriak dira ulertu duzuna neurtzeko.
2016-10-03
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)