Azken asteetan Industria Iraultzaren garaia aztertu dugu.
Charles Chaplin aktore eta zuzendari britaniar handiak garai horren inguruko pelikula kritikoa egin zuen 1931n. Pelikula mutua da eta zuri-beltzean, jakina. Bertan langile baten egoera gogorra eta zorigaitzekoa erakusten da, baina Chaplin izanda, umorearen ikuspuntutik, noski.
Zinemaren historian pelikula garrantzitsu eta ospetsua da Garai Modernoak.