Marra paraleloak eta perpendikularrak nola egiten diren birpasatzeko hemen duzu laguntza
2016-05-03
2016-04-20
D'Artagnan and the three Musketeers
Yesterday we saw a theatre play: D'Artagnan and the three Musketeers, we had fun, we danced and we learnt about this famous story by Alexander Dumas. ALL FOR ONE AND ONE FOR ALL!
2016-04-19
5. mailako sukaldariak
Elikadurari buruz ikasitakoa praktikan jartzeko aurreko astean sukaldaritza lanetan aritu ginen. Lehenengo taldeka pintxo bat adostu genuen. Ondoren antolakuntzari ekin genion: osagaiak, baliabideak, bakoitzaren lana, osagai bakoitzaren elikadura ekarpenak zehaztu... Eta azkenik sukaldaritzari ekin genion. Primeran pasatu genuen eta... bapo jarri ginen!
2016-04-17
Patxi Zubizarreta idazlearekin
Ikastolako liburutegiko blogean, XOLINTXO, ikus dezakegu Patxi Zubizarreta idazlearekin izandako saioaren informazioa
2016-04-11
Agur Jon. Ikusi arte!
5.C-koak triste xamar gelditu ginen ostiralean. Jon gurekin aritu da azken bi hilabetetan baina bere magisteritza praktikak amaitu dituenez joan behar izan du. Pena handia sentitu genuen, oso gustura aritu gara berarekin, oso pertsona jatorra baita eta asko lagundu digulako guztiei, baita irakasleari ere.
Sorpresa bat zuen guretzat, azken momentuan abesti eder bat oparitu zigun. Artista!!!
Mila esker Jon. Zure zain gaituzu!
2016-03-17
2016-03-16
Jolasten eta teklatuarekin trebatzen
Jolas honek lagunduko dizu teklatuarekin abiadura eta trebezia hobetzen.
Oso garrantzitsua da eskua jolasak agintzen duen moduan kokatzea eta tekla esaten duen atzamarrarekin sakatzea.
2016-03-15
Elkar lehiaketako ipuinen igoera
Egindako ipuina bidaltzeko: irudian klikatu, lauki guztiak bete, ipuina igo eta BIDALI botoia sakatu.
Zorte on!
2016-03-11
2016-03-04
Sabueso. Buru kalkulu jolasa
Txakurrak lasterketak irabaz ditzan, zuk kalkulu batzuk ongi eta azkar egin beharko dituzu.
Ausartuko zara?
Ausartuko zara?
2016-03-03
2016-03-02
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



