2015-09-30

Zein da zure benetako pisua?

Lur planetan zenbat pisatzen duzun jakiteko baskulan jartzea baino ez duzu egin behar. Badakizu ere pisua GRABITATEAREN ondorioa dela. Baina grabitatea ez da berdina Lurran edo beste planetetan, ezta espazioan ere. 
Hemen azpian jakin dezakezu zein izango litzatekeen zure pisua beste planetetan edota Eguzkian eta Ilargian ere. Oso bitxia!


2015-09-28

Buru kalkulua: Dilemma jolasa

Jolas honekin burua trebatuko duzu kalkuku kontuetan. Ez aukeratu errezenak, ausarta izan!


2015-09-22

Memoria jolasa


Nolakoa da zure memoria? Ona? ba hemen egin dezakezu froga ea zein mailaraino iristen zaren!

Ongi behatu!!!

Jolasteko irudian klikatu.



2015-09-18

Unibertsoaren sorrera eta osagai nagusiak


Gune honetan, ezkerreko aurkibidean klikatuz, Unibertsoaren inguruko hainbat animazio ikus dezakezu. Ikasten ari garena hobeto ulertzeko baliagarria izango zaizu.



2015-09-15

1. Euskara Kanpaina: ESKUBIDUBIDU

 Ikasturteari hasiera emateko, irailan  1. euskara kanpainari ekin diogu. Patioan jolasak izaten ari gara eta gelan ere jardueraren bat antolatu dugu. Amaiera emateko irailaren 17an ESKUBIDUBIDU kanta dantzatuko dugu guztiok patioan.


 
                             

2015-09-11

Izarren hautsa

 Hona hemen Txanela lantzean sarritan lagunduko gaituen abestia. Sortzailea Xabier Lete izan zen baina bertsiorik ezagunena Mikel Laboa handiarena da. Kasu honetan Ken Zazpi taldeak eginiko bertsioa jarri dugu. Oso martxosoak gara eta!