2016-02-18

Asmakizuna: frutak

Ea erantzuna asmatzen duzun!


2016-02-15

Poxpoluekin jolasean



Hiru asmakizun

1.-Gutxienez zenbat kolore desberdin behar dugu kubo bat margotzeko, ondoz-ondoko aurpegiek kolore bera izan ez dezaten?



2.-Zeinek du pisu handiagoa, edanontzi bat hauts azukrez betea ala edanontzi bat azukre-koxkorraz betea?




3.-Musika bandan ez zekiten nola antolatu desfilea. Binaka jarrita bat soberan zegoen. Hirunaka edo launaka jarrita bat soberan zegoen ere. Bakarrik bosteko ilaratan kokatuta ez zen inor soberan gelditzen.
Zenbat musikari zuen bandak gutxienez?


2016-02-14

Jolasa: Laborategian

Jarraibideak irakurri jolasten hasi baino lehen.


2016-02-11

Elkar argitaletxeko ipuin lehiaketa

Ilustrazio honetan oinarriturik ipuina asmatu behar duzu

Prentsa digitala euskaraz

Albisteak lantzen ari gara.
Gaur egun prentsa bi formatotan aurki dezakegu: paperean edo digitala. Azken honen lotura batzuk dituzu hemen azpian:

http://www.berria.eus/

http://alea.eus/

http://www.argia.eus/

http://www.eitb.eus/eu/

http://erran.eus/

2016-02-09

Koordenatuekin jolasten

Eulia harrapatu!

Lehenengo zenbakia koordenatu horizontalari dagokio, bigarrena bertikalari.


Eulia mugitu adierazitako puntura.




2016-02-05

Asmakizuna: bat eta bat eta bat...

 1 zenbakiarekin jolastuko dugu. Erraza da:

 Sei aldiz idatzi behar duzu "1" zenbakia zeinu aritmetikoren batzuekin bereiztuta (+, -, x edo :). Emaitza 15 izan behar da.


Ea lortzen duzun!


Erantzuna paper batean idatzi eta tutoreari eman.