2016-04-20

D'Artagnan and the three Musketeers

Yesterday we saw a theatre play: D'Artagnan and the three Musketeers, we had fun, we danced and we learnt about this famous story by Alexander Dumas. ALL FOR ONE AND ONE FOR ALL!

2016-04-19

5. mailako sukaldariak

Elikadurari buruz ikasitakoa praktikan jartzeko aurreko astean sukaldaritza lanetan aritu ginen. Lehenengo taldeka pintxo bat adostu genuen. Ondoren antolakuntzari ekin genion: osagaiak, baliabideak, bakoitzaren lana, osagai bakoitzaren elikadura ekarpenak zehaztu... Eta azkenik sukaldaritzari ekin genion. Primeran pasatu genuen eta... bapo jarri ginen! 


2016-04-17

Patxi Zubizarreta idazlearekin

Ikastolako liburutegiko blogean, XOLINTXO, ikus dezakegu Patxi Zubizarreta idazlearekin izandako saioaren informazioa



2016-04-11

Agur Jon. Ikusi arte!

5.C-koak triste xamar gelditu ginen ostiralean. Jon gurekin aritu da azken bi hilabetetan baina bere magisteritza praktikak amaitu dituenez joan behar izan du. Pena handia sentitu genuen, oso gustura aritu gara berarekin, oso pertsona jatorra baita eta asko lagundu digulako guztiei, baita irakasleari ere. 

Sorpresa bat zuen guretzat, azken momentuan abesti eder bat oparitu zigun. Artista!!!

Mila esker Jon. Zure zain gaituzu!