2016-11-25

Matxote! kontuz ibili

MUSIKA ETA EUSKARA blogean Iratxe Allende oso lan ederra egiten ari da. Bertan abesti polit ugari aurki daitezke. Mila esker, Iratxe!
Horien arten "MATXOTE! KONTUZ IBILI!" kanta dugu. Bai , Enrique Iglesias-en "Si te vas" abestiaren bertsioa da.
Azaroaren 25ean EMAKUMEENGANAKO INDARKARIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Ea matxito matxote horiek gai diren mezua ulertzeko.


2016-11-24

Gardelegiko bisita

Orain dela egun batzuek Gasteiztik oso gertu dagoen Gardelegiko zabortegia bisitatzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen, gauza asko ikasi genuen: zer gertatzen den guk sortzen dugun zaborrarekin (birziklatzen ez dena); birziklaiaren garrantzia; zabortegiko esparruen kudeaketa; hondakinekin lortzen den gasa, Gardelegiko instalazioak...
Hona hemen egun horietan aterartako hainbat argazki.

2016-11-22

Arnasketa

Arnasketa prozesua hobeto ulertzeko animazio hau ikus dezakezu. Azpian galdetegia duzu.


2016-11-08

Jolasa: pisua asmatu

Zenbat pisatzen dute hemengo objetuek? Burua azkar eta zuzen erabiliz arraskasta izango duzu!


Estalaktitak eta estalagmitak

Lur azpian gauza harrigarri asko suertatzen dira. Horietako bat estalaktita eta estalagmiten sorrera da. Ikusi bideo honetan zer diren eta nola sortzen diren.