2016-12-22

Olentzeroren oparia

Aurten 5. eta 6. mailako ikasleek erabaki dute Olentzeroren opariak haientzat izan beharrean egoera txarragoan dauden batzuei ematea. Diru gehiena Pasaportes para Siria elkarteari emango diote eta zati bat Araban minbiziaren kontra lan handia egiten duen ASPANAFOHA elkartearentzat izango da. 
Zein erabaki ederra! Zorionak neska-mutilak.

Hemen azpian elkarte hauei buruzko informazioa ikus dezakezue.

PASAPORTES PARA SIRIA: ATENASeko CITY PLAZA HOTELA


ASPANAFOHA: MINBIZIA DUTEN HAURREN GURASO ELKARTEA



2016-12-14

Asmakizuna: Bokata

Landerrek erositako urdaiazpiko eta gazta bokatak kriston itxura zuen. Ordaindutako 3 euroak ongi ordainduta zeuden. Lagunen zain zegoen bitartean, euliak bertan ez aritzeko, buruz behera jarritako plater batekin babestu zuen bokata. Plateraren gainean mahai-zapi bat jarri zuen.

Bere laguna Hilaria heldu zenean hauxe esan zion Landerri:
- Ni magia egiten txapelduna naiz. Bokata oso ondo estali duzu baina euro 1 apostatuko dizut nik bokata jango dudala ez mahaia, ez platera, ez mahai-zapia ikutu edo mugitu gabe.
Landerrek apostua onartu zuen. Nor atera zen garaile?

Asmakizuna: Nire urtebetetzea

Aurten nire urtebetetzearen hurrengo egunean hau esan dezaket: Etzi osteguna izango da.
Asteko zein egunetan izango da nire urtebetetzea?

Asmakizuna: kandelak

Aneren urtebetetze festa hartan kandelak ez ziren faltan bota. Guztira 12 kandela zeuden, denak gorriak.
Hau jakin nahi dugu:
Zenbat kandela geldituko lirateke 12 horien herena gehi bat itzaliz gero?

Asmakizuna: Eguberria

2009ko Eguberi eguna ostirala izan zen. Astebete beranduago Urteberri eguna ostirala izan zen ere. Logikoa da, juxtu astebete beranduago da eta.
ORDUAN:
Zergatik  2050 urtean Eguberria eta Urteberria EZ dira izango asteko egun berean?

Erantzuna asmatuz gero tutoreari esan.

Odol zirkulazioan sakontzeko

Orain arte ikasitakoa zabaltzeko eta gehiago jakiteko azalpen hauek entzun eta galderak erantzun.


2016-12-07

Pisu neurriak. Adierazpen konplexu eta ez konplexuak

Pisu unitate aldeketekin trebatzeko ariketa hauek egin.



Odol zirkulazioa

Zirkulazioa aparatuaren funtzionamendua hobeto ezagutzeko animazio hau ikusi. Ondoren azpiko galdetegia erantzun.


2016-12-02

Euskararen eguna 6. maila


Ikastolako lagun guztien artean mural erraldoia osatu dugu, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO!!
Elegante geratu zaigu.