2017-04-12

Charles Chaplin: Garai Modernoak

Azken asteetan Industria Iraultzaren garaia aztertu dugu.

Charles Chaplin aktore eta zuzendari britaniar handiak garai horren inguruko pelikula kritikoa egin zuen 1931n. Pelikula mutua da eta zuri-beltzean, jakina. Bertan langile baten egoera gogorra eta zorigaitzekoa erakusten da, baina Chaplin izanda, umorearen ikuspuntutik, noski.

Zinemaren historian pelikula garrantzitsu eta ospetsua da Garai Modernoak.

Tiempos modernos from pluviason on Vimeo.

2017-04-11

Bertso irratia

Aurten ezin izan dugu bertsolaritza saioak urte osoan izan iaz bezala, baina, behintzat, bost saio izatea lortu dugu. Bertan beste jarduera batzuen artean BERTSO IRRATSAIOAK  prestatu ditugu, non albisteak, iragarkiak, txisteak... entzun daitezke. Hemen azpian  dituzue eskuragarri taldearen argazkian klikatuz.




1, 2, 3 let´s cook

Last week our learners took part in an amazing cookery programme! In a short period of time they had to prepare a snack to impress the jury! See what the learners in 6B and 6C did!

Enjoy it!


2017-04-10

Ingeleseko barnetegia Lekarozen

Hona hemen Lekarozen ateratako argazkiak. 
Irudian klikatu


Irati Anda gurekin

Duela egun batzuk IRATI ANDAren bisita izan genuen. Emakume hau bertsolaria eta telebistako aurkezlea izateaz gain batez ere, eta berak bere burua honela definitzen du, eskalatzailea da. A! eta gure ikastolako ikasle ohia!
Bere bizipenetaz eta esperientzietaz berarekin hitz egiteko aukera polita izan genuen. Saio ederra bizi genuen.




2017-04-09

Zinearen asmakuntza

1895ean, Frantzian, Louis eta Auguste Lumière anaiek historian egindako lehenengo zine grabaketa gauzatu zuten. Pelikulatxoa oso sinplea izan zen: langile talde bat lantegitik irteten.
Jendea harrituta gelditu zen, lehenengo aldia baitzen irudiak mugimenduan ikusten zituztela. Une hartan nork imagina zezakeen Lumieretarren asmakuntza hori noraino garatuko litzatekeen?
Pelikulatxoak, ikusten dena, oso xumea izan arren, aurkikuntza itzela izan zen.
Inoiz, pelikularen bat ikusten dugunean oroipen bat eskaini diezaiekegu jakintsu frantziar horiei.





Akaso gidoia izan zuen lehengo pelikulatxoa hauxe izan zen:

Asmakizuna: Poxpoluak eta liburuak




2017-04-02

Asmakizunak: Poxpoluak eta zuhaitzak




Zein da zure garunaren adina?

Gauza bat da zure gorputzaren adina eta beste bat zure burmuinarena. Joku honen bukaeran azken hau jakin dezakezu. Horretarako agertzen diren zenbakiak arretaz begiratu. Ondoren TXIKITIK HANDIRA bere kokapena markatu behar duzu agertuko diren borobiletan klikatuz.

Ea, gaztetxo!