2016-06-19

Lizarra

Ekainaren 17an txango ederra egin genuen. Lehenengo Nafarroako Mendaza herrian gelditu ginen 1200 urte dituen zuhaitz izugarria ezagutzeko: Hiru Hanketako Artea.
Ondoren Lizarrara abiatu ginen. Han Ega ibaiaren ertzean dagoen parkean jolastu eta bazkaldu genuen. Ondoren Lizarrako erdialdera joan ginen eta Foru Plazan ginkana dibertigarri bat egin genuen. Galdera batzuen erantzunak asmatu behar genituen bertako jendeari galdetuz baina... gehienak Santiagoko Bidea egiten ari ziren ibiltariak ziren! Kostata baina lortu genuen eta, batez ere, oso ondo pasatu genuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina