2016-10-24

Urbiara!!!

Urriaren 20an 6. mailako ikasle eta irakasleak, bokatak prest, Oñati inguruan dagoen Urbia izeneko bailara ezagutzera joan ginen. Lehendabizi Arantzatzuko Santutegia bisitatu genuen. Bertan klasean ikusitako Oteiza eta Txillidaren arte lanak ikusi genituen.
Ondoren tipi-tapa Urbiara igo ginen. Bi ordu inguru kostatu zitzaigun, bide erdian dagoen iturriaren ondoan hamarretako eginda, jakina. Goian bazkaldu, jolastu eta buelta. Egun freskoa izan genuen baina ondo aritu ginen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina