2016-12-14

Asmakizuna: Bokata

Landerrek erositako urdaiazpiko eta gazta bokatak kriston itxura zuen. Ordaindutako 3 euroak ongi ordainduta zeuden. Lagunen zain zegoen bitartean, euliak bertan ez aritzeko, buruz behera jarritako plater batekin babestu zuen bokata. Plateraren gainean mahai-zapi bat jarri zuen.

Bere laguna Hilaria heldu zenean hauxe esan zion Landerri:
- Ni magia egiten txapelduna naiz. Bokata oso ondo estali duzu baina euro 1 apostatuko dizut nik bokata jango dudala ez mahaia, ez platera, ez mahai-zapia ikutu edo mugitu gabe.
Landerrek apostua onartu zuen. Nor atera zen garaile?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina