Puzzle hau lagungarria da ere.
2017-02-06
2017-02-01
2017-01-27
2017-01-19
Deskribapena: Eunate
6.mailako ikasleek Nafarroako Eunate eliza eta bere inguruko deskribapena egin behar dute egun hauetan.
2017-01-13
Nerbio sistema
Animazio hau eta azpiko galdetegia lagungarriak izango zaizkizu nerbio sistemaren funtzionamendua hobeto ulertzeko.
2017-01-11
2016-12-22
Olentzeroren oparia
Aurten 5. eta 6. mailako ikasleek erabaki dute Olentzeroren opariak haientzat izan beharrean egoera txarragoan dauden batzuei ematea. Diru gehiena Pasaportes para Siria elkarteari emango diote eta zati bat Araban minbiziaren kontra lan handia egiten duen ASPANAFOHA elkartearentzat izango da.
Zein erabaki ederra! Zorionak neska-mutilak.
Hemen azpian elkarte hauei buruzko informazioa ikus dezakezue.
PASAPORTES PARA SIRIA: ATENASeko CITY PLAZA HOTELA
ASPANAFOHA: MINBIZIA DUTEN HAURREN GURASO ELKARTEA
2016-12-14
Asmakizuna: Bokata
Landerrek erositako urdaiazpiko eta gazta bokatak kriston itxura zuen. Ordaindutako 3 euroak ongi ordainduta zeuden. Lagunen zain zegoen bitartean, euliak bertan ez aritzeko, buruz behera jarritako plater batekin babestu zuen bokata. Plateraren gainean mahai-zapi bat jarri zuen.
Bere laguna Hilaria heldu zenean hauxe esan zion Landerri:
- Ni magia egiten txapelduna naiz. Bokata oso ondo estali duzu baina euro 1 apostatuko dizut nik bokata jango dudala ez mahaia, ez platera, ez mahai-zapia ikutu edo mugitu gabe.
Landerrek apostua onartu zuen. Nor atera zen garaile?
Asmakizuna: Nire urtebetetzea
Asmakizuna: kandelak
Asmakizuna: Eguberria
2009ko Eguberi eguna ostirala izan zen. Astebete beranduago Urteberri eguna ostirala izan zen ere. Logikoa da, juxtu astebete beranduago da eta.
ORDUAN:
Zergatik 2050 urtean Eguberria eta Urteberria EZ dira izango asteko egun berean?
Erantzuna asmatuz gero tutoreari esan.
2016-12-07
Odol zirkulazioa
Zirkulazioa aparatuaren funtzionamendua hobeto ezagutzeko animazio hau ikusi. Ondoren azpiko galdetegia erantzun.
2016-12-02
Euskararen eguna 6. maila
Ikastolako lagun guztien artean mural erraldoia osatu dugu, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO!!
Elegante geratu zaigu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








